XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lartaun'ekin dijoazen gudariak gaztañadi trinkoan sartu dira ta bere oñatzak urrutira entzuten.
Gazte biak bakarrik gelditzen dira.
Sutsua'k samurki berriz ere dio:
- Eriotzari aurre-eman bear dion gudariak nai duena egin dezake.
Eta ori esanez Sutsua'ren begiak Lartaun'engan josi dira, ala ere, gudari gaztearen begiratua ¡bai garden eta garbia!
- Ez, Sutsua.
Gudak eta maitasunak badituzte beren legeak.
Sutsua'n eskuak Lartaun'en artean biotza bezin bero dira.
- Baña, lege oiek bete gabe ere utzi ditezke.
Lartaun'ek eskuak azkatu ta zugaitz artetik sartzen dan illargi ereñuari begiratuaz: -¡Illargiaren ederra!
¡Bere izpi baten gañean zaldiz zein joan diteken!
Nere barrenean pakea ta alkar-maitasuna sortzen dan garaian Urtzi'ri lagun egingo dion goi-argian biurtu nai nuke.
Gaurko gau au benetan illuna ta garratza.
Eriotz gaua.
Sutsua, ez da atsegin-gaua, joateko garaia eldu da, ta gero gerokoak.